Niri arduratzen zaidan arazoa, jendeak kirola egiten duela esaten du baina ez da egia izaten. Zeren eta kirola ez egiteak gure bizitzan ondorio oso kaltegarriak ekar dezake gure gorputz fisiko eta mentalari. Badakit kirola egitea oso nekagarria izan daitekeela, edota sofan etzunda egotea askoz ere erozoagoa. Baina kirola egitea nahiz eta asko ez izan, denok egin ahal dugun ekintza osasuntsu eta merkea izan daiteke, zeren eta kirola egiteak dibertigarria, osasunarentzako ona eta gorputzaren edertasunean laguntzen digu.
Dibertsioari dagokionez, kirola egitea ekintza sozial bat izan ahal daitekenez, lagun berriak egiteko aukerak ematen du eta horrek oso ona izan daiteke. Txikia zarenean lagunak egitea oso garrantzitsua izan ohi da gizartean murgiltzeko.
Umetako lagunak betirako lagunak izateko aukera dugu eta kirol batzuetan (footbal, saskibaloia...) lagun mordoa egiteko egokia dugu. Ni adibidez, footbal eta eskupilotan ibilia izan naiz eta orain ditudan lagun asko jolasean ezagutu ditut.
Gainera gaur egungo arazo handi bat, estresa, konpontzeko aproposa izan daiteke. Kirola egitean tentsioa kentzen dela oso ezaguna da, gure denbora librean kirola egiten badugu, pozago biziko gara.
Gainera kirolarekin bat lagunekin hitz egiteko gai gehiago izan dezakegu adibidez "zelako partida jokatu dugun, noiz da hurrengo entrenamendua edo noiz elkartuko garen errebantzarako" dira horietako gai batzuk.
Hau denaz aparte, autoestimua igotzeko eta klasean adiago egoteko balio duela ikusia dut wikipedian.
Kirola egin behar den argudioak nahikoak eman ditudan arren beste asko ere gelditzen zaizkit, adibidez, osasun fisikoari loturikoak.
Kirola gorputz osoarentzat oso garrantzitsua den arren, nire ustez garrantzitsuena bihotzarentzako onurak dira. Bihotzarentzat hiru onura ekar ditzake: Lehena, bihotza handitzen du eta honela taupada bakoitzean odol gehiago bultza dezake. Bigarrena, bihotza kirolarekin indartsuagoa egiten da eta horrela taupadetan odola indartsuago bultza dezake. Eta hirugarrena, bihotzeko koipea kentzen du eta horrela eraginkorragoa izango da taupadetan. Horretaz aparte kolesterola kentzen ere laguntzen du.
Bihotza da gorputzeko zatirik inportanteenetariko bat, baina giharrak, hezurrak eta giltzadurak ere oso garrantzitsuak dira. Giharrei buruz hasten bagara, giharrak handituko zaizkigu kirola egiten badugu eta honekin indarra lortuko dugu, gainera fatiga gutxitzeko balio du kirolak eta azkenik gu arinagoak edo biziago bihurtuko gara eta honekin lurrera jausteko arrisku gutxiago izango dugu, gehienbat nagusitan jaustea larria izan daitekeenean. Giharrak indartzearekin batera hezurrak ere gogortuko ditugu horrela jausterakoan zailagoa izango da apurtzea. Eta azkenik kirolak artikulazioak lubrikatzen laguntzen digu.
Gorputzeko beste atal garrantzitsu bat birikak dira eta nola ez kirola birikentzako ere ona da. Oxigeno gehiago doa odolera, gure birikak garbitu ahal ditugu kirola egiteak, gainera kirolak arnasketan lagundu ahal digu eta honela oxigeno asko behar dugunean gure birikak ondo arnastuko dute eztul ezta itolarririk gabe.
Kirolaren beste onuretako bat kirolarekin zahartzaroa atzera dezakegu, nik ezagutzen dut agure bat 80 urte inguru dituela gutxi gora behera, Boroan bizi dena eta egunero bizikletan joaten dela bere baserrira, eta jakina oso agure osasuntsua da, bere adinerako noski.
Ekarpen fisiko eta mentalaz aparte, ekarpen estetikoak ere du. Nork ez du ezagutzen pertsona bat gimnasiora joaten dela eder egoteko. Zeren eta kirolak argal mantentzen laguntzen duela jakina da, kirolak tripan edo edonon duzun koipe akumulazioa erre egiten du, eta honekin batera gorputza definitzen laguntzen digu.
Hortaz nire konklusioa, kirola egiteak nekagarria, edota gogorra izan arren, beharrezkoa dugun gauza bat da, eta kirolak egiteak, dakarren onurak gure bizitza izugarri hobetu ahal digu.
Gainera kirola egitea leunagoa eta errazagoa izan dadin aholku batzuk emango dizuet. Adibidez: betiko aitzakiei aurre egiteko, football talde baten sar zaitezke, horrela "derrigortua" zaude entrenadendura joaten, kirolaren ostean errekonpensatzo bat jazotzea ere ez da ideia txarra, adibidez menditik bueltatzo bat eman eta hondoko herrira bazoaz bertan poteoan edo bazkari bat jan zenezake, edota natura gustuko baduzu mendira joatean biztataz disfrutatzea ere ez dator gaizki. Gainera kirola egitea ez da nekagarria izan behar, nahikoa da intentsitate txikian egitea eta horrela ez zara larregi nekatuko.