martes, 24 de enero de 2012

Platon

Platon (K. a. 427 -K. a. 347) Grezia Klasikoaren filosofogarrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen.

Gutxi ezagutzen da Platonen bizitzari buruz eta ezagutzen denaren fidagarritasuna eztabaidagarria da. Hil bezain pronto, bere biografia Espeusipo bere ilobak idatziriko laudorioek estali zuten. Diogenes Laertzioren Filosofoen bizitzak bildumako III. liburukian zehatzen diren datuak anekdotikoak dira. Horrela, bere bizitzaren gorabeherak kontatzen dituzten iturri fidagarrienak Platonek berak idatzi bide zituen VII., VIII. eta XIII. gutunak dira.

Platon Atenasen jaio zen Familia handiki baten baitan jaio zen. Ariston zen bere aita, Kodro erregearen ondorengo familia batekoa. Bere ama Periktione izenekoa zen, familia aristokrata baten baitan jaioa,Dropides Solonen anaiaren ondorengoa. Bi anai zituen, Adimanto eta Glaukon, bera baino zaharragoak, eta arreba bat, Potone, izan zituen.

Aita gazte hil eta ama Pirilamporekin ezkondu zen bigarren aldiz eta harekin beste seme bat izan zuen: Antifonte.

Platonen jaiotzezko izena Ariston izan zen, Diogenes Laertzioren arabera eta Platon izena bere gorpuzkera zabala dela eta jarri zioten goitizena omen da. Hain zuzen, platos hitzak « zabalera » esan nahi du. Bekoki zabala izateagatik edo bere izakera ireki eta zabalarengatik jarri ziotela aipatu da.

Kristo aurreko 399.urtean Atenasetik alde egin zuen arazo bategatik, eta Platon hamabi urtezhainbat bidaia egin zituen Mediterraneoan zehar. Megaran, lehendabizi, eta Sizilian egon zela ziurtzat jotzen da, baina bertatik bidaia hugari egin zituen hainbat lekutara (Egipto eta Persia).

No hay comentarios:

Publicar un comentario